martes, 18 de noviembre de 2008

miércoles, 8 de octubre de 2008

Greziar mitologia

Greziar mitologia Antzinako Greziarren jainko eta heroiei buruzko eta munduaren sorrera azaltzeko istorio multzoa da, narrazio ugaritan sakabanatuta.
Greziar mitologiak jainko, jainkosa, heroi eta beste izaki mitologiko batzuen bizitza eta abenturak kontatzen ditu. Hastapenean ahozko-olerki tradizioan zegoen barreiatuta, baina geroago literaturan gorde ziren. Ezagututako literatura-iturririk zaharrena Homeroren Iliada eta Odiseia olerki epikoak dira, zeinek Troiako Gerraren inguruko istorioak kontatzen dituzten. Hesiodo ia Homeroren garaikidearen Teogonia eta Lanak eta Egunak idazkietan munduaren sorrera, jainkoen agintarien jarraipena, giza-aroen hurrenkera, gizakien atsekabeen sorrera edo erlijio-ohituren sorrera kontatzen dira. Mitoak ere beste poema epikoetan ere gorde dira, baita K. a. V. mendeko tragedietan, Aro Helenistikoaren idazkietan edo erromatar garaiko idazleen izkribuetan (Plutarko eta Pausaniasenetan esaterako) ere.
Graziar mitologiak eragin handia utzi du Mendebaldeko zibilizazioaren kulturan, artean eta literaturan. Mendebaldeko ondarea izanda, garai guztietako artistak horretaz baliatu dira inspirazio berria bilatzeko eta, oinarritzat jota, artelan berriak sortzeko.